Hemen zaude: Hasiera Sariak

Sariak

  • Proiektua garatzeko 3 Beka lortzeko aukera 10 hilabeteko iraupenarekin (hilero 600 € pertsonako). Epaimahaiak erabakiko zein izango den eskainiko dituen beka kopurua eta proiektu bati Beka bat baino gehiago emateko aukera.
  • Proiektu bakoitzeko Gastu Operatiboen finantziazioa: 2.000 € eta 5.000 € artean (proiektu bakoitzaren planteamenduaren arabera zehaztuko da)
  • Garapen Teknologikoa amaitzeko laguntza:
    • Kasu bakoitzean aztertuko den finantziazioa ( gehienez 10.000 € proiektuko)
    • MGEPeko Karrera Amaierako Proiektu bat proiektua laguntzera bideratzea.
    • MGEPeko laborategi eta azpiegiturak erabiltzeko aukera (kasu bakoitzean aztertuko da)
    • Laguntza teknikoa jasotzeko aukera MGEPeko irakasleen eskutik (kasu bakoitzean aztertuko da)
  • Proiektua garatzeko tutoretza
  • Finantziazio gehigarria bilatzeko laguntza
  • Enpresa Proiektua garatzen den bitartean BIC Gipuzkoa Arrasatek Saiolanek Garaia Berrikuntza Gunearen barruan duen gunean kokatzeko aukera.

Aldeen konpromisoak

Lehiaketako erakunde sustatzaileak: MGEP, BIC Gipuzkoa Arrasate - Saiolan eta Mondragoneko Sustapen Zentroak honako konpromiso hauek hartzen dituzte:

  • Jasotako proiektu guztiekiko konfidentzialtasuna mantentzea
  • Jasotako proiektu proposamen guztiak aztertzea eta zehaztutako irizpideak zeintzuk betetzen dituzten ebaluatzea
  • Irizpideak betetzen dituzten proiektu guztietako talde ekintzaileekin bilera bat egitea aurkeztutako proiektuaren edukian sakontzeko
  • Bilera egin den proiektu guztietako proiektua - talde ekintzailea binomioa ebaluatzea eta talde ekintzaile bakoitzari emaitzaren berri ematea
  • Proiektu sarituak badaude, honako laguntza jasoko dute:
    • Talde ekintzailearentzako beka edo bekak. Beka kopurua kasu bakoitzean eta proiektuaren arabera baloratuko da. Bekaren zenbatekoa pertsonako 6.000 eurokoa izango da.
    • Gastu operatiboen finantziazioa. Finantzatuko diren gastu operatiboen zenbatekoa kasu bakoitzean eta proiektuaren arabera baloratuko da. Gehienez 5.000 euro izango dira.
    • Garapen teknologikoa amaitzeko laguntza, honako kontzeptuen bidez:
      • Kasu bakoitzean aztertuko den finantziazioa (gehienez 10.000 € proiektuko)
      • MGEPeko Karrera Amaierako Proiektu bat proiektua laguntzera bideratzea
      • MGEPeko laborategi eta azpiegiturak erabiltzeko aukera
      • MGEPeko irakasleen laguntza teknikoa jasotzeko aukera
        Proiektu bakoitzaren beharrak aztertuko dira eta ondoren, zehaztuko da zein laguntza mota eman Garapen Teknologikoaren finantziaziorako.
    • BIC Gipuzkoa Arrasate-Saiolan taldearen tutoretza proiektuaren garapenean
    • Finantziazio gehigarria bilatzeko laguntza
    • BIC Gipuzkoa Arrasatek Saiolanek Garaia Berrikuntza Gunearen barruan duen gunean kokatzeko aukera

Lehiaketan euren proiektuagatik saria jaso duten pertsonek honako konpromiso hauek hartzen dituzte:

  • Proiektuaren garapenari %100eko dedikazioa eskaintzea. Talde ekintzailea pertsona ezberdinek osatzen badute eta guztiek ez badute bekarik jasotzen, eskakizun honek bekaren onuradunei bakarrik eragingo die.
  • Profesionalki jarduera berria martxan jartzen eta ustiatzen lan egitea, enpresa proiektua amaitzerakoan hau bideragarria bada behintzat.