Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

 

ENPRESA SORTU

Nabigazioa
esortu

Zure enpresa teknologikoa sortzen lagunduko dizugu

2016ko edizioa - 2016-2017 ikasturtea

ENPRESA SORTU lehiaketaren oinarriak

Helburuak

MGEPeko ikasle eta ikasle ohiei profil teknologikoa eta berritzailea duten enpresa berriak sortzen laguntzea. Era berean, kontuan hartuko dira MGEPeko langileek aurkeztuko proiektuak.

Parte hartzaileak

Lehiaketan titulu guztietako ikasleek parte hartu ahal izango dute, baita Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, S. Coop.-eko irakasle eta ikertzaileek ere.
Ikasle ohien kasuan, MGEPetik irten eta 5 urteko epe bat zehaztu da.
Proiektuak pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztu ahal izango ditu. Bi kasuetan, konpromisoa hartzen dute proiektua garatzeko, amaieran (bideragarria bada) jarduera berria martxan jarri eta ustiatzeko jarrera pertsonalarekin, eta proiektuaren garapen fasean %100eko dedikazioa eskaintzeko jarrerarekin.